Bélmez
Berri ona da beste bizitza bat dagoela heriotzaren ondoren. Berri txarra da hori ere kakaztu diezazuketela. Hau nik esango dizut eta Dirk Bogardek esango dizu, galdetuz gero.
Konpainia: J. B. Pedradas
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Gaztelera Ingelesezko eta Euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Antzerkia
Jatorria: Euskal Herria
Cast: Javier Barandiaran
Javier Barandiaranek Ados Teatroa, Trapu Zaharra eta Hika Teatroa, Théâtre du Rivage, Théâtre du Versant, Huts Teatroa, Rouge Eléa, L ‘Alakran-Oscar Gómez Mata, Pez Limbo eta Mamacrea konpainiekin lan egin du aktore gisa. Metrokoadroka kolektibokoan, aktore, sortzaile edo zuzendari artistiko gisa parte hartzen du. Gainera, Oier Guillanekin batera -Metrokoadrokako kide ere badena-, sorkuntza eszenikoko tailerrak ematen ditu. Aldi berean, J. B. Pedradas alter ego-aren bidez, gurean aurkeztuko duen gisako formatu txiki-ertaineko ikuskizunak sortzen ditu bakarka.

