JAIALDIA

ACT 2025


Eszena Berritzaileen Nazioarteko
Jaialdia

ACT jaialdiak 2004az geroztik nazioarteko artista emergenteak sustatzen ditu, etorkizuneko eszena beren proposamen berritzaileekin definitzen ari direnak.

Arte biziak esperimentatzeko lau egun, Bilbon eta Barakaldon, jaialdiaren eszenatoki desberdinetan, ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa saioetara joanez.

ACT sortzaileen lehiaketa da, artisten eta ikusleen arteko topagunea, eta mundu osoko programatzaileak biltzen dituen arte eszenikoen azoka ospetsua.

ACT Festival nazioarteko jaialdien sare baten parte ere izan da, hasten ari diren artistak sustatzeko. Sare hau BE Festival (Birmingham), ITs Festival (Amsterdam), SHORT Theatre (Erroma) eta MESS Festival (Sarajevo) jaialdiekin batera osatzen zuen.

Antolatzaile: BAI Antzerki Eskola.