Material

Teatro de los chinos / Valentzia

Material‘ -ek zutik jarriko ditu tiradera batean gordetako ideiak. Kroketak bezala, eltzekoaren soberakinez eginak daude eta oso onak dira. Antzezlana hasi da, baina Alidak ez du kamerinotik irten nahi. Laura haserre dago eszenan zain. Azkenean, Alida konbentzituko du irteteko, baina labezomorroz jantzita agertuko da. Alidak proposatu du, ‘Material’ antzeztu beharrean, ‘Cucarachas’ egitea aurreko deialdian atzera bota zen obra saiakera bat. Laurari ez dio batere graziarik egingo… Baina publikoari asko;) Zein obra antzeztuko dute azkenean?

Taldea:  Teatro de los chinos
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Gaztelania
Mota: Antzerkia
Origen: Valentzia
Cast: Alida Molina (testua, zuzendaritza, interpretazioa); Laura Bellés (testua, zuzendaritza, interpretazioa); Paula López Collado (kudeaketa, teknika)

Teatro de los chinos 2022an sortu zuen Alida Molinak, eta bi ikuskizun ditu biran. ‘Paral ·lel’ eta ‘Material’ .

Antzerkigile berrien konpainia zital eta freskoa da, baina bere umore eta apaltasunagatik oso publiko handia hartzen du.