BISITARIAK
Programa AC/E PICE
XXII. edizio honetan, AC/E Espainiako Kultura Nazioartekotzeko (PICE) Programaren mugikortasunerako laguntzak tokiko artista berriak atzerrian nazioartekotzeko lana garatzen lagunduko du.
ACTFESTIVALek apustu sendoa egin du ahalik eta programatzaile gehienengana iristeko. Hori da gakoa sortzen ari diren konpainiek zirkuitu finkatuago batean sartzeko aukera izan dezaten, eta gure jaialdiak horretarako tranpolin gisa balio dezan. Edizio bakoitzean, programatzen ditugun proposamenekin bat datozen eragile-talde bat hautatzen dugu, konpainiek ahalik eta ikaskuntza eta probetxu handiena atera dezaten.
Jaialdiak, programatzaileei piezak ikusteaz gain, bilerak sustatu eta antolatzen ditu, konpainiek beren lana atzerrian banatzeko gakoak uler ditzaten.
Hauek dira PICEren laguntzari esker gonbidatutako pertsonak:
-
Cristina Catalina, Dash Arts (Londres)
- Chris McCreery (Reino Unido, Festival Internacional de las Artes de Belfast (BIAF)
- Majid Seddati, Festival International D’Art Vidéo de Casablanca (Marruecos)
- Michele Mele, Operaestate Festival Veneto (Italia)
- Marie Proffit, STHLM DANS (Suecia)
- Miléna Chiron,Théâtre des 2 Rives (Francia)
Miléna Chiron
Théâtre des 2 Rives de Charenton-le-Ponteko (Paris) komunikazio, publiko berrien garapen eta bitartekaritza artistiko-kulturaleko arduraduna. Antzerkigintzan masterra du Sorbonne-Nouvelle Unibertsitatean eta aktorea da.
Theâtre des 2 Rives chez Ville de Charenton-le-Pont (Paris) urtez urte hurbileko kultur sorkuntza, topaketa eta zerbitzurako bere bokazioa berresten duen gunea da.
Eklektizismoaren eta irekitasunaren adierazgarri, bere programazioak elkarrizketa bat ezartzen du antzerkiaren, dantzaren, musikaren, zirkuaren eta diziplina anitzeko formatuen artean, emozio-, gogoeta- eta bizikidetza-une guztiak eskaintzeko. Artista egoiliarrekin eta elkartuekin duen konpromisoari eusten dio. Artista horien lanak hiria blaitzen du urte osoan zehar, ikastetxe, auzo eta tokiko erakundeetan proiektu artistiko eta parte-hartzaileen bidez. Horien bitartez, Theâtre des 2 Rives-ek berretsi egiten du antzerkiak gizarte-kohesioaren eta lurralde-sustraitzearen eragile gisa duen eginkizuna.

Michele Mele
Michele Mele Veneto (Italia) Operaestate Festival jaialdiko dantza saileko zuzendari artistikoa da. Jaialdiaren 44. edizioa ospatu berri da, 100 emanaldi baino gehiagoko programazioarekin, dantza eta antzerkia, musika eta zirkua barne, Italiako eta nazioarteko antzezle berriei ahotsa emanez. Michelek ibilbide luzea egin du kuradore eta programatzaile gisa, baita Master in Imprenditoria dello Spettacolo – Università di Bologna masterreko irakasle gisa ere.

Marie Proffit
Kultur kudeatzailea, dantza komisarioa eta ekoizlea naiz, eta Stockholmen (Suedia) bizi naiz.
STHLM DANS nazioarteko dantza jaialdiaren zuzendari artistikoa eta sortzaileetako bat naiz. Urtero maiatzean ospatzen da Stockholmen 2022tik. Jaialdia publikoaren parte-hartzean zentratuz antolatzen dut, dantza testuinguru berrietan kokatuz, hala nola museoetan, espazio publikoetan, liburutegietan eta beste leku batzuetan, eta sarbidea eta aniztasuna sustatuz, kalitate artistikoa arriskuan jarri gabe. Giza gorputza, esperientzia kolektiboa eta publikoarekin batera sortzeko beharra beti egon dira nire lanaren erdigunean.
Esperientzia handia dut Europa mailako kultur kudeaketan eta programazioan: lehenago, Suediako Institut Françaisen kultura-agregatua izan nintzen, Nordberg Movementeko nazioarteko aholkularia eta EUNIC Londreseko idazkari exekutiboa.
Urte askoan Aerowaves Europako dantza plataformaren eta bere Spring Forward jaialdiaren komunikazio arduraduna izan nintzen, eta European Dancehouse Network-ekin komunikazio estrategian eta konferentzien antolaketan kolaboratu dut (Sadlers Wells eta The Place-rekin Londresen).

Majid Seddati
FIAV urteroko hitzordua da, duela hogeita hamar urtetik hona multimedia instalazioak, bideoak, performanceak… aurkezten dituzten artista profesionalak eta sortzaile gazteak biltzen dituena. 2024an FIAVek Espainiako sormenean jarri zuen arreta, Marokoko eszenarekin loturak ehuntzeko helburuarekin.
Gainera, Majid gorabidean dauden beste bi ekitaldiren zuzendari artistikoa da, artea periferiara eramateko bokazioarekin: Benguerir eta Khouribgako arte digitaleko jaialdiak, Marokon horiek ere. Majid Seddatiren parte-hartzea Afrika Iparraldean sortzen ari diren artisten lana zabaltzeko aukera bat da.

Cristina Catalina
Kolaboratzailea lehen, ondoren ekoizlea eta gaur egun Dash Arts-en ekoizle seniorra
Kristinak Dash Artsen (Londres) ordezkari gisa egindako bisitak nazioan sortzen ari diren artisten nazioarteko proiekzioa indartzen lagun dezakeela uste dugu, duela 15 urte baino gehiagotik Dash Artsen senior ekoizle gisa garatzen ari den esperientzia eta lan interesgarria dela eta, bai tokian-tokian, bai nazioartean, gure garaiko premiazko arazoei heltzen dieten lan artistikoei ahotsa emanez: migrazioa, memoria, identitatea eta erresistentzia.

Chris McCreery
Belfast Internatonal Arts Festival (BIAF) jaialdiko zuzendari artistikoa eta exekutiboa da.
Profesional independente gisa, hamarkada bat baino gehiagoko esperientzia du Ipar Irlanda osoan kultura eraldatzeko estrategiak, programak eta ekitaldiak egiten eta gauzatzen.
BIAFen buru izan aurretik, Belfasteko Udalaren Kultura Estrategiaren gauzatzea zuzendu zuen, 100 kultur erakunde baino gehiagori laguntzen zien 4,5 milioi libera esterlinako inbertsio-zorroa gainbegiratuz, eta eginkizun nagusia bete zuen Belfast UNESCOren Musikaren Hiri izendatzen zuten udal-programetan.
2014an, Ipar Irlandako Zientziaren Jaialdia sortu eta zuzendu zuen, zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, arteen eta matematikaren inguruko Europako ospakizun handi eta zirraragarrienetako bat bihurtu dena.

gonbidatuak
Lehiaketa eta erakustaldi jaialdia izateaz gain, ACT azoka ere bada. Urtero, arte eszenikoetako profesionalei, ekoizleei eta programatzaileei gonbidapena luzatzen diegu, bai Estatukoak bai nazioartekoak, jaialdiaren 4 egunetan gurekin egon daitezen, eta hori lehentasunezko helburua da.
Edizio honetan honako hauek izango ditugu:
-
Royal Docks Originals (Londres) , Gaillard Center (Carolina del Sur) & World Cities Culture Forum.
-
ESADCYL Valladolid
- MASDANZA Kanariar irlak
-
Duri Dance Theater (Korea)
-
Erriberriko Antzerki Jaialdia
-
BAD Festival (Bilbao)
Gonbidapen horien helburua da ACT topagune gisa sendotzea, esperientziak gurutzatzeko eta sektoreko hainbat testuingurutako profesionalen artean lankidetzarako sareak eta estrategiak sortzeko.
Gainera, ACTn parte hartzen duten artista eta konpainientzat aukera bat da, askotan aukera profesional berriak aurkitzen baitituzte jaialdi eta aretoetako programatzaileekin edo profesionalekin egindako topaketen bidez.
ACTen antolakuntzatik sustatzen dugu topaketak modu organikoan eta bizikidetzan sortzea, bai bazkari eta afarietan, bai ACTmosfera bezalako espazio espezifikoetan.
