Personas escandalosas que no caben en el mundo

Antzerki postdramatikoko pieza bat, non elementu eta lengoaia ezberdinak elkarrizketan eszenaratzen diren. Homofobiaren kulturaren aurkako ikuskizuna da, isiltasuna, tabua, lotsa, errua, gizarte-klasearen estigma, beldurra eta autozentsura lehertu beharretik sortua.

Konpainia: Orientación colectiva loli
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Gaztelera Inglesezko eta Euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Performancea
Jatorria: Bartzelona
Cast: Núria Planes Llull (Performer); Agnès Jabbour Bosacoma (Performer); Xavier Palomino Barbero (Performer); Mario Andrés (Lighting & Sound Technician)

Orientación Colectiva Loli (OCL) Bartzelonan jaio zen 2020ko irailean. Taldekideek, banakako ibilbide profesional baten ondoren, konpainia bat osatzea erabaki zuten, antzerki-ekoizpen batean elkarrekin lan egiteko gogoarekin. Lan egiteko eta konpainia kudeatzeko modu berri bat planteatu nahi izan zuten, antolaketa horizontal, feminista eta kooperatiboa sortuz eta gizarte-ikuspegi zabalagoko proiektu anitzak martxan jarriz. 2021ean, Ljubljanako (Eslovenia) Glej espazioan, Mis Bragas Fundazioarekin, “Personas escandalosas que no caben en el mundo”, lehen talde-ekoizpena prestatu zuten.

Menu