The Sensemaker
Inoiz itxaron al diozu telefonoari luzaroegi, musika errepikakorra buklean eta ahots robotiko amorragarri batek, zure eskaera prozesatzen ari dela etengabe esaten dizularik?
Bai… Eta gauza bera gertatzen zaio “The Sensemaker” eko protagonistari, pixkanaka bere mugetatik haratago doan arte.
Antzerkia eta dantza nahastuz, emakume baten eta erantzungailu automatiko baten arteko borroka distopiko honek zalantzan jartzen ditu teknologia berriek gure bizitzetan dituzten ondorioak, baita gure sistema burokratikoen prozedura administratibo neketsuak ere.
Konpainia: Women’s Move
Iraupena: 30’
Hizkuntza: Gaztelera
Kategoria: Antzerkia + dantza
Jatorria: Suitza
Cast: Elsa Couvreur (Concept, performance and soundtrack); Woman’s Move (Production); Lux Pragensis (Picture copyright)
2012an Carougen sortua, Woman ‘s Move kolektiboa Elsa Couvreur eta Iona D’ Annunzio koreografoek zuzentzen dute. Koreografo bakoitzak bere estiloa garatzen badu ere bere sormen-lanean, produkzioek gizarte-gaiei heltzen diete ikuspegi irisgarri baina sakon baten bidez.
Taldeak hamar proiektu baino gehiago ekoitzi ditu dagoeneko: bakarrik, bikote, hirukote, talde piezak, bat-bateko emanaldiak…
Ez du aldez aurretik ACTFESTIVALen parte hartu, baina bai gure Hermano BE FESTIVAL 2017 jaialdian, Europan hainbat lekutan egoteaz gain.

