Uncía

Giro onirikoan, erdiguneko puntu bakar baten azpian, forma bat aurkitzen da. Ez da gizakiarena, ezta animaliarena ere: istorioaren narratzailea da. Ipuin bat partekatu nahi du, eskuak bakarrik erabiliz; emakume natibo batek ezezagun bati istorio mitiko bat kontatuko balio bezala, kasu honetan, publikoari. Hasieran, Himalaiako mendietan bizi diren animalietan inspiratutako izaki baten bitartez, interpreteek lehen metamorfosiaren kontzeptua sartuko dute, gizaki izatetik animalia izatera igarotzea aurkeztuz. Argiek eta musikak sortutako giro enigmatikoan, izakia argi-ilunean kokatuko da, publikoarengan ikusten ari denaren inguruko jakingura sortuz.

Konpainia: Danae & Dionysios
Iraupena: 10’
Hizkuntza: Testurik gabe
Kategoria: Dantza
Jatorria: Grezia
Cast: Danae Dimitriadi (Creator & Performer); Dionysios Alamanos (Creator & Performer); ATMA © Stavros Habakis For Onassis Stegi (Photo credit)

Danae & Dionysios Greziako bi artista dira. 2015etik ari dira elkarlanean, eta orain arte hiru ekoizpen sortu dituzte: UNCIA, ATMA eta “Free At Last: Rerooted”. Banaka, Akram Khan Company, ZfinMalta Ensemble, Hellenic Dance Company eta beste hainbat konpainientzat lan egin dute. “UNCIA”, ACT FESTIVAL 2022-n aurkeztuko dutena, 11 herrialde baino gehiagotan aurkeztu da; lehen saria jaso du Rotterdameko RIDCC-n, eta bigarren saria Hannoverreko Nazioarteko Koreografia Lehiaketan. Bere sorkuntzetan, naturaren eta izaki bizidunen arteko harreman harmonikoak proposatzen dituzte, estereotipatutako hierarkia hautsiz. Haien obrek bildu ohi duten giro onirikoak publikoa espazioan eta denboran bidaiatzera eramaten du, ikusleak kaosaren eta ordenaren arteko gatazkaren lekuko bihurtuz.

Menu