I wish your death

Mundua lehertu egiten da, eta konturatzen zara existitzen zarela. Korrika egin nahi duzu, baina korrika egin zure barrurantz. Begiek negar egiten dizute, eta soinu asimetrikoak entzuten dituzu; kanpai hotsa eta txori talde baten kantuaren antzeko zerbait. Udazkeneko hosto horiak nire oinen artean harrotzen dira.

Konpainia: NGDK
Iraupena: 25’
Hizkuntza: Testurik gabe
Kategoria: Performancea
Jatorria: Euskal Herria
Cast: Eneko Borao (performer & creator); Oier Madariaga (sound)

Eneko Borao, 1991. Airbnb-ko garbitzailea eta lanaldi partzialeko kutxazaina. Hainbat kontserbatorio profesionaletan erdizka graduatua. Eszenarekin izan zuen lehenengo harremanak bere bizi osorako markatu zuen.

Artista heriotzari, minari eta abusoari buruz ikertzen ari da azken urteotan. Miaketa berri honetan, gainera, kolektibitatea agente sendatzaile gisa eta bere memoria propioa erabiltzen ditu pieza eszeniko bat egiteko; bertan, atari gisa kokatzen da zeru zuriko dimentsio batean eta izar-hautsez estalita. Ez bere belaunaldiari hain berezkoa zaion ikuspegi nihilistatik, amorrutik baizik.

Eduardo Hurtadok (soinu-espazioaren konpositore) eta Javier Arbizu (eskultura) parte hartu dute ere. Dogartzi Magunagoicoechea, Petra Muguruza, Antiel Jimenez eta Oier Madariaga dira zuzendari laguntzaileak. Obrak Harrobia Eskena, Azala Espazio eta Tabakaleraren babesa du. Eta Eusko Jaurlaritzako kultura saileko Transizioak eta Ekoizpena II programen parte da.