{"id":13948,"date":"2022-02-16T15:02:53","date_gmt":"2022-02-16T14:02:53","guid":{"rendered":"http:\/\/actfestival.com\/prentsaurrekoa\/"},"modified":"2022-02-16T15:02:53","modified_gmt":"2022-02-16T14:02:53","slug":"prentsaurrekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/prentsaurrekoa\/","title":{"rendered":"PRENTSAURREKOA"},"content":{"rendered":"<p><strong>Talka terapia ACT arte eszenikoan jaialdia aurkezterakoan<\/strong><\/p>\n<p>Lurrean botatako bata bat eta hamabost bat lagun noraezean zentzuak galdu ostean osatu guran. Honela aurkeztu du ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiak bere XIV. aldia, ekainaren 7tik 10era bitarte Barakaldo Antzokian, Kafe Antzokian eta Guggenheim Bilbao Museoan gertatuko dena. Kalean egindako 10 minutuko ekintzan aktoreek mugimendu mugatuak antzeztu dituzte. BAIko ikasle eta irakasleek prestatutako \u201cZentzugabe\u201d ekintzaren xedea, jaialdiak aurton bilatzen duen filosof\u00eda laburtzea da, talka terapia bat egitea mundu alienatu batean sentsibilitatea berreskuratzeko asmoarekin. Tratamendu horretan hainbat pilula eszeniko gomendatu dira, ACTean ikusi ahal izango direnak: 15 lan labur arriskatu performancetik hasi eta dantzaraino doazenak, antzerki klasikoena batuz. 3 lan erakusgarri eta beste 12 lehian. \u00a0Genero estetika arakatuko dugu, V\u00edctor Ericeren aztarnetatik bidaiatu, Shakespeare zalantzan jarri, adimen artifizialarekin jolastu, zorabioa sentitu, gaztarora bueltatu, Poloniako kaleetan dantza egin, eta elementuak, mugimendua eta aldaketa prozesuak aztertuko ditugu. ACTera etorriko diren talde eta programatzaileak hamar inguru herrialdetatik datoz Korea, Brasil, Iran\u00a0 edo Alemania barne, eta ahal dutenek goizez ikastaroak egingo dituzte. Izen ematea BAI Antzerki Eskolarekin kontaktuan jarriz egin dezakezue.<\/p>\n<p>\u201cSintomatologia: Analgesia, zuzeneko ikuskizunekiko sentsibilitate eza; isolamendu eta apatia: jendartearen gune eta gozatzeen ordezkatzea gune birtualen aldetik; errealitateren distortsioa: teknika narratibo artistikoen jabetzea errealitatearen errelato gaizto eta bihurriak sortzeko \u2013 postegia deritzona\u201d. Honela deskribatu du Joseba Lazkanok, jaialdiko zuzendari denak, ACT jaialdiaren aurrean\u00a0 agertzen den\u00a0 errealitatea ,jaialdiak harekiko erresistentzia ekintza izan nahi du. Hartarako, prentsa aurrekora, jaialdia eta bidenabar ACT17k proposaturiko talka tratamendua, diruz laguntzen duten erakundeetako ordezkariak azaldu dira, Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Zuzendariak azaldu duenez \u201cherrialdeak kultura bizitasun garrantzitsua du, baina sektore honek oraindik hazi egin behar du eta politika globalagoen zentroa hartu beharko luke. Foru Aldunditik lan horretan dihardugu\u201d,. Gerora azpimarratu nahi izan du berrikuntza\u00a0 \u201c besteek egindakotik bereizten dena eta gainera,ondo dabilena\u201d bezala uler daiteke. Eta ondorioztatu du \u201cACTek, 14 urte daramatza gauza desberdina egiten eta ongi dabil\u201d. Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren zuzendari, I\u00f1aki Lopez de Aguiletak, nabarmendu duenez, izan bertan egindako \u2018Zentzugabe\u2019 performanceak izan promoziorako bideoak, \u201cjaialdiaren mamia laburbiltzen dute. Bihotz horren taupadak, bizkortuz doazenak eta indarra, sasoia eta erritmoa transmititzen dutenak, eta eszena sortzaile berrien jaialdi honen ideia-gako direnak. L\u00f3pez de Aguiletak aditzera eman nahi izan duenez ACT \u201ceszena forma berriak ikertzeko eszenatokia da\u201d\u00a0 eta hargatik bultzatzen dute duela denbora asko Bilboko eta Barakaldoko Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bukatzeko erronka bota dio ikusleari :\u201cACTaz ez dago berba egin beharrik. ACTa ikusi egin behar da. Eta are hobeto, ACTa bizi egin behar da\u201d. Bukatzeko, Nerea Cantero, Barakaldoko Udalaren Kultura Zinegotziak, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, urtero, ekainetik ekainera ACT Jaialdia antolatzen duena Barakaldon Eszena letra larriz gerta dadin. Gure hiriak \u2013 jarraitu du \u2013 nazioarteko titulua irabazi du. Urtero dozenaka ikasle hurbiltzen dira eskolara eta beste hainbat kanpora irteten dira estilo fusioak egitera. BAI ANTZERKI Eskola guzti hori da eta hala islatzen du ACT Jaialdiak\u201d.<\/p>\n<p>Bizkaiko Foru aldundiak, Bilboko Udalak eta Barakaldoko Udalak diruz babestua da jaialdia. Honetaz gain, Acci\u00f3n Cultural Espa\u00f1ola (AC\/E)-k laguntzen du \u2018Programa de Internacionalizaci\u00f3n de la Cultura Espa\u00f1ola (PICE)\u2019 ren bitartez honako atzerriko programatzaileak etorriko dira (Daniela P\u00e9rez \u2013 Festival Internacional Corpo Expandido \u2013 FICE, Brasil, Barbara Balen -The Aacademy of Arts Osijek, Croacia, Charles Meillat &#8211; Festival Champ Libre, Francia, Sara Serrano L\u00f3pez &#8211; Spanish Matchbox. Encuentros perif\u00e9ricos: cuerpo, imagen, palabra, Noruega, Kaya Stanley-Money- Pulse Festival \/ China Plate, Reino Unido eta Jodie Ratcliffe \u2013 HOME, Reino Unido) ACT a ikustera. Amaitzeko, Guggenheim Bilbao Museoa-k filme bat eta masterclass bat hartuko ditu TopARTE programa \u2013 ren bitartez.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Talka terapia ACT arte eszenikoan jaialdia aurkezterakoan Lurrean botatako bata bat eta hamabost bat lagun noraezean zentzuak galdu ostean osatu guran. Honela aurkeztu du ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiak bere XIV. aldia, ekainaren 7tik 10era bitarte Barakaldo Antzokian, Kafe Antzokian eta Guggenheim Bilbao Museoan gertatuko dena. Kalean egindako 10 minutuko ekintzan aktoreek mugimendu mugatuak antzeztu&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-13948","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13948","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13948"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13948\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13948"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13948"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/actfestival.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13948"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}