2015ko Ekainaren 3tik Ekainaren 6ra bitarte ospatuko da ACT Jaialdia Bilbon eta Barakaldon
ACT sortzaile berrien lan laburren nazioarteko lehiaketa da.
ACTek ospakizunerako eta profesionalen arteko trukerako gunea izan nahi du,aldi berean sortzeko era berriak bilatzen eta arriskua hartzen duten artista berrientzako plataforma da.
Berriz ere, dantza eta antzerkiaren munduko sortzaile berrien lan laburrei eman nahi diegu bultzada. Azkeneko urteetan bezala, nazioarteko zein bertoko sortzaile, programatzaile eta profesionalak bilduko ditugu Bilbon, zubiak eraikiz eta elkarlanerako aukerak sortuz. Gehiago jakin nahi izanez gero bidaliguzu zure galderak act@bai-bai.net posta elektronikora edo deitu 0034944389096 telefono zenbakira.
www.actfestival.com // www.iyme.eu
