Euskera
Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia
  • Festival 2025
  • Egitaraua 2025
  • ACTibitateak 2025
  • Sarrerak eta Guneak
  • Mezua ACT 2025
  • ACT Ikusgarria
  • Oldies
  • Kontaktatu

PRENTSAURREKOA

Posted on 16 de February de 2022
No Comments

Talka terapia ACT arte eszenikoan jaialdia aurkezterakoan

Lurrean botatako bata bat eta hamabost bat lagun noraezean zentzuak galdu ostean osatu guran. Honela aurkeztu du ACT Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiak bere XIV. aldia, ekainaren 7tik 10era bitarte Barakaldo Antzokian, Kafe Antzokian eta Guggenheim Bilbao Museoan gertatuko dena. Kalean egindako 10 minutuko ekintzan aktoreek mugimendu mugatuak antzeztu dituzte. BAIko ikasle eta irakasleek prestatutako “Zentzugabe” ekintzaren xedea, jaialdiak aurton bilatzen duen filosofía laburtzea da, talka terapia bat egitea mundu alienatu batean sentsibilitatea berreskuratzeko asmoarekin. Tratamendu horretan hainbat pilula eszeniko gomendatu dira, ACTean ikusi ahal izango direnak: 15 lan labur arriskatu performancetik hasi eta dantzaraino doazenak, antzerki klasikoena batuz. 3 lan erakusgarri eta beste 12 lehian.  Genero estetika arakatuko dugu, Víctor Ericeren aztarnetatik bidaiatu, Shakespeare zalantzan jarri, adimen artifizialarekin jolastu, zorabioa sentitu, gaztarora bueltatu, Poloniako kaleetan dantza egin, eta elementuak, mugimendua eta aldaketa prozesuak aztertuko ditugu. ACTera etorriko diren talde eta programatzaileak hamar inguru herrialdetatik datoz Korea, Brasil, Iran  edo Alemania barne, eta ahal dutenek goizez ikastaroak egingo dituzte. Izen ematea BAI Antzerki Eskolarekin kontaktuan jarriz egin dezakezue.

“Sintomatologia: Analgesia, zuzeneko ikuskizunekiko sentsibilitate eza; isolamendu eta apatia: jendartearen gune eta gozatzeen ordezkatzea gune birtualen aldetik; errealitateren distortsioa: teknika narratibo artistikoen jabetzea errealitatearen errelato gaizto eta bihurriak sortzeko – postegia deritzona”. Honela deskribatu du Joseba Lazkanok, jaialdiko zuzendari denak, ACT jaialdiaren aurrean  agertzen den  errealitatea ,jaialdiak harekiko erresistentzia ekintza izan nahi du. Hartarako, prentsa aurrekora, jaialdia eta bidenabar ACT17k proposaturiko talka tratamendua, diruz laguntzen duten erakundeetako ordezkariak azaldu dira, Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Zuzendariak azaldu duenez “herrialdeak kultura bizitasun garrantzitsua du, baina sektore honek oraindik hazi egin behar du eta politika globalagoen zentroa hartu beharko luke. Foru Aldunditik lan horretan dihardugu”,. Gerora azpimarratu nahi izan du berrikuntza  “ besteek egindakotik bereizten dena eta gainera,ondo dabilena” bezala uler daiteke. Eta ondorioztatu du “ACTek, 14 urte daramatza gauza desberdina egiten eta ongi dabil”. Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren zuzendari, Iñaki Lopez de Aguiletak, nabarmendu duenez, izan bertan egindako ‘Zentzugabe’ performanceak izan promoziorako bideoak, “jaialdiaren mamia laburbiltzen dute. Bihotz horren taupadak, bizkortuz doazenak eta indarra, sasoia eta erritmoa transmititzen dutenak, eta eszena sortzaile berrien jaialdi honen ideia-gako direnak. López de Aguiletak aditzera eman nahi izan duenez ACT “eszena forma berriak ikertzeko eszenatokia da”  eta hargatik bultzatzen dute duela denbora asko Bilboko eta Barakaldoko Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bukatzeko erronka bota dio ikusleari :“ACTaz ez dago berba egin beharrik. ACTa ikusi egin behar da. Eta are hobeto, ACTa bizi egin behar da”. Bukatzeko, Nerea Cantero, Barakaldoko Udalaren Kultura Zinegotziak, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, urtero, ekainetik ekainera ACT Jaialdia antolatzen duena Barakaldon Eszena letra larriz gerta dadin. Gure hiriak – jarraitu du – nazioarteko titulua irabazi du. Urtero dozenaka ikasle hurbiltzen dira eskolara eta beste hainbat kanpora irteten dira estilo fusioak egitera. BAI ANTZERKI Eskola guzti hori da eta hala islatzen du ACT Jaialdiak”.

Bizkaiko Foru aldundiak, Bilboko Udalak eta Barakaldoko Udalak diruz babestua da jaialdia. Honetaz gain, Acción Cultural Española (AC/E)-k laguntzen du ‘Programa de Internacionalización de la Cultura Española (PICE)’ ren bitartez honako atzerriko programatzaileak etorriko dira (Daniela Pérez – Festival Internacional Corpo Expandido – FICE, Brasil, Barbara Balen -The Aacademy of Arts Osijek, Croacia, Charles Meillat – Festival Champ Libre, Francia, Sara Serrano López – Spanish Matchbox. Encuentros periféricos: cuerpo, imagen, palabra, Noruega, Kaya Stanley-Money- Pulse Festival / China Plate, Reino Unido eta Jodie Ratcliffe – HOME, Reino Unido) ACT a ikustera. Amaitzeko, Guggenheim Bilbao Museoa-k filme bat eta masterclass bat hartuko ditu TopARTE programa – ren bitartez.

 

Previous Post
ACT 2017 promo
Next Post
EPAIA

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Recent Posts

  • ACT-ek 600 proposamen artistiko baino gehiago jasotzen ditu bost kontinenteetatik 12 de March de 2026
  • Flor Buzzok Seulen aurkeztu du “Everything under control”, DURI ACT 2024 Saria 24 de November de 2025
  • OPEN Call ACT Festival 2026 20 de October de 2025
  • Seulen estreinatu zen “Material”, DURI ACT 2025 Saria 19 de October de 2025
  • ELKARRIZKETA FER MONTOYARI ARTEZBLAIN 23 de May de 2025

Categories

  • Albisteak (10)
  • Festival (1)
  • Portada (1)
  • Uncategorized @eu (2)