Euskera
Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia
  • Festival 2025
  • Egitaraua 2025
  • ACTibitateak 2025
  • Sarrerak eta Guneak
  • Mezua ACT 2025
  • ACT Ikusgarria
  • Oldies
  • Kontaktatu

ACT Jaialdiak ‘Haitzak’ kale-ekintza aurkezten du

Posted on 16 de February de 2022
No Comments

Riscos_Haitzak (11) Riscos_Haitzak (8) Riscos_Haitzak (15) Riscos_Haitzak (13) Riscos_Haitzak (9) Riscos_Haitzak (12)

 

ACT Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdiak Maiatzaren 29tik ekainaren 1era bitarte, Kafe Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldo Antzokia eta Bagatzako Zirkodomoa, arte eszenikoz beteko ditu.

Baina aurretik , beste behin, antzokien hormak gainditu, agertokitik jaitsi eta jaialdiaren zati bat kalera eramango dugu. Ostiralean, 24an, arratsaldeko 17: 30etan egingo dugu Barakaldoko Herriko plazan eta igandean, 26an, 12:30etan Bilboko Unamuno Plazan. Tarantinoren modura, ekialde urruneko pertsonaiek, akrobazia arriskutsuak  eginez, ACT jaialdiaren 16. edizioa aurkeztuko digute.

Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia den ACTFESTIVAL-ek XVI. aldi honen egitaraua aurkezten dizue, arriskuaren ideia ardatz hartu dugu berau egituratzeko. Arriskua, giza jardueraren katalizatzaile gisa ulertzen dugu, berrikuntzarako ezinbesteko, ikerkuntzarako berezko eta hizkuntza eta gai berriak proposatzeko beharrezko.

ACT Jaialdian aurten, anarkismoaz, kontrol teknologikoaz, zahartzaroaz, britainiar politikaz, gerraren zentzugabekeriaz hitz egingo dugu. Montenegro, Albania, Kosovo eta Metohija urruneko birjina edo birjina estereotipoez. Hegaztien hizkuntza aztertuko dugu, Albert Camus-en ‘Sisifo’ berrikusi edota Haruki Murakamiren ‘Dantza, dantza, dantza’ lanaz. Malabareak, dantzak, zuzeneko musikak, txotxongiloak, antzerkia edo flamenkoa egingo ditugu. Horrez gain, atariko modura, dantza dokumental baten doako aurrebista egingo dugu maiatzaren 28an Bilborock-en. Egitarau osoa hemen ikus dezakezue

Guztira, 22 pieza banatuko ditugu ohiko espazioetan, Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan, Barakaldo Antzokian, BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegian eta aurrenekoz: Bagatzako Zirkodomoan.

Gutxi geratzen da.

Maiatzaren 28an, 20: 00etan Bilborocken elkar ikusiko dugulakoan!

Previous Post
ACT jaialdiak aurten 22 lan eszeniko eskainiko ditu arriskua ardatz hartuta
Next Post
Zuzeneko ikuskizun multimedia bat, dantza eta umorea ACT 2019 inauguratzeko

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Recent Posts

  • ACT-ek 600 proposamen artistiko baino gehiago jasotzen ditu bost kontinenteetatik 12 de March de 2026
  • Flor Buzzok Seulen aurkeztu du “Everything under control”, DURI ACT 2024 Saria 24 de November de 2025
  • OPEN Call ACT Festival 2026 20 de October de 2025
  • Seulen estreinatu zen “Material”, DURI ACT 2025 Saria 19 de October de 2025
  • ELKARRIZKETA FER MONTOYARI ARTEZBLAIN 23 de May de 2025

Categories

  • Albisteak (10)
  • Festival (1)
  • Portada (1)
  • Uncategorized @eu (2)