I’ts your choice 🙂
Itxaropenei, erabakiei eta bizitzaren baldintzapenei buruzko maskara fisikoen lan komikoa. Guztiok ari gara, momentu oro, eskergabeko aukera ugaritasunean erabakiak hartzen, eta gure erabakiekin bizitzen. Ahots gupidagabe batek marrazki bizidunetako pertsonaia, Eva, maneiatuko du. Zein zentzugabea da “zuzen” eta “oker” zatiketa bitarra?
Konpainia: Bröcker & Schmier
Iraupena: 25’
Hizkuntza: Ingelesa gaztelerazko eta euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Maskara antzerki fisikoa
Jatorria: Alemania
Cast: Jule Lotte Bröcker (Creator & Performer); Isabel Schmier (Creator & Performer)
Bröcker & Schmier-en partaide diren Julek eta Isabelek 2017an ezagutu zuten elkar Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean. Julek Txotxongiloen eta Objektuen Animazioa ikasi zuen, eta Isabelek Ahots Antzezpena. Hitz-jokoekiko, pubekiko eta poesiarekiko zuten maitasunagatik elkartu eta artea elkarrekin egitea erabaki zuten; orain arte, hiru ikuskizun ekoitzi dituzte Edinburgh Fringen, baita maskara film labur bat eta hiru minipelikula ere, kasu guztietan hitzekiko eta bisualarekiko duten interesa nahastuz.

