Urtero, ACTk gai bat aukeratzen du eszena garaikideari buruzko gogoeta gisa. Norabide anitzeko lelo hau artistek, kultur eragileek eta publikoak gaur egungo panorama eszenikoaren berrirakurketa bat egiteko pentsatuta dago. Hausnarketarako gonbidapen hori programara, topaketa- eta eztabaida-guneetara eta jaialdian proposatzen dituen tailerretara zabaltzen da.
Aurten konpromiso artistikoan jarri nahi dugu arreta.
Arteak konprometitua izan behar du?
Jendaurrean azaltzen dugunean, konpromisoa hartzen al dugu gure lanarekin ?
Zer erantzukizun hartzen dugu partekatzen dugunean?
Eta konpromisoa, artistikoa baino ez da, ala soziala ere bada?
Konpromisoa gure istorioak kontatzeko aukeratzen dugun mezuaren zati da.
Nondik eta nola egiten dugun ere, bada konpromisoa.

