Palmaresa
ACT 2022ko epaimahaiak, Olatz de Andresek, Paul O’Donnellek eta Rey Rodriguezek osatuta, El jurado de ACT 2022, formado por Olatz de Andrés, Paul O’Donnell y Rey Rodriguez, bere epaia helarazi du, hurrengo palmaresa ezarriz:
ACT Sari Nagusia
Reverse discourse, Linotip Centro Independent Coreografic (Errumania)

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“ACTen 1. saria kontzeptu artistiko garrantzitsu, adoretsu eta ausart bati eman nahi diogu. Pieza honetan interpreteen trebetasun fisikoa eta konpromisoa nabarmentzen dira, biak ala biak, antzezpenak gogora ekarri nahi duen ideiaren konbikzioa indartzen duten alderdiak. Azken lau egunetako ikuskizun bikainen artean, lan honek inpaktu bereziki indartsua eta gogoangarria izan zuen guretzat.”
DURI Korea Saria
El baile de la zurda, Lacerda (Catalunya)

“Lan honek tradizioaren konbinazio adimentsua eta ospakizunezkoa eskaintzen duela uste dugu, ikuspegi garaikide batetik landua. Ikuskizunak poztasun esperientzia bat sortu zuen, ekitaldi osoan zehar jariatu zen aldaketa garapen konplexua erabiliz. Onena opa diogu konpainia honi lan honekin Koreako publikoarengana iristeko.”
ACT Residency Saria
Personas escandalosas que no caben en este mundo, Orientación Colectiva Loli (Catalunya)

“Entretenimendurako ahalmen handia duen obra da hau, eta, aldi berean, gai zailak eta desafiozkoak jorratzen dituena. Konpainia egoitzako sariaren irabazle gisa hautatu dugu, aurkeztutako sorkuntzaren balioa eta talentua ikusita, errekonozimendua eta babesa merezi dituelako. Gustatuko litzaiguke ikuskizun honek eta berau osatzen duten artistek aukera honekin hazten jarraitzea.”
Sorkuntza onenari aipamena
/Séance/ Sequences between the invisible, Jan Jedenak (Alemania)

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“Publikoaren esperientzian benetan pentsatu duen artista baten ikuskizuna da hau. Sortu duen kontzeptua oso indartsua, harrigarria eta zenbait momentutan, bitxia eta hunkigarria da. Proposamen honen lan fin eta zorrotza da Sorkuntza Onena aipamenerako hautatu izanaren arrazoia, atzean dagoen artistaren irudimena aitortu nahian.“
Interpretazio onenari aipamena
Punto y seguido, Labotilar (Frantzia)

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“Nabarmentzekoa da interpreteek agertutako indar aparta, baita euren lanak gordetzen zituen tonuen artean bidaiatzeko modu dinamikoa ere. Emanaldi honetan, emozioz eta trebetasun sorta oso aberatsez jantzitako teknika benetan lortua erakutsi zuten.”
ACT 2022ko epaimahaiak, Olatz de Andresek, Paul O’Donnellek eta Rey Rodriguezek osatuta, El jurado de ACT 2022, formado por Olatz de Andrés, Paul O’Donnell y Rey Rodriguez, bere epaia helarazi du, hurrengo palmaresa ezarriz:
ACT Sari Nagusia
Reverse discourse
Linotip Centro Independent Coreografic (Errumania)
2.000€ko dotazioa eta ACTen hurrengo edizioan haien lana erakusteko aukera

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“ACTen 1. saria kontzeptu artistiko garrantzitsu, adoretsu eta ausart bati eman nahi diogu. Pieza honetan interpreteen trebetasun fisikoa eta konpromisoa nabarmentzen dira, biak ala biak, antzezpenak gogora ekarri nahi duen ideiaren konbikzioa indartzen duten alderdiak. Azken lau egunetako ikuskizun bikainen artean, lan honek inpaktu bereziki indartsua eta gogoangarria izan zuen guretzat.”
DURI Korea Saria
El baile de la zurda, Lacerda (Catalunya)
Seulera bidaia, gastu guztiak barne, eta bertan DURI antzokian publiko korearraren aurrean haien lana erakusteko aukera.

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“Lan honek tradizioaren konbinazio adimentsua eta ospakizunezkoa eskaintzen duela uste dugu, ikuspegi garaikide batetik landua. Ikuskizunak poztasun esperientzia bat sortu zuen, ekitaldi osoan zehar jariatu zen aldaketa garapen konplexua erabiliz. Onena opa diogu konpainia honi lan honekin Koreako publikoarengana iristeko.”
ACT Residency Saria
Personas escandalosas que no caben en este mundo, Orientación Colectiva Loli (Catalunya)
Bilbon 15 eguneko erresidentzia artistikoa eta ACTen hurrengo edizioan haien lana erakusteko aukera.

Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“Entretenimendurako ahalmen handia duen obra da hau, eta, aldi berean, gai zailak eta desafiozkoak jorratzen dituena. Konpainia egoitzako sariaren irabazle gisa hautatu dugu, aurkeztutako sorkuntzaren balioa eta talentua ikusita, errekonozimendua eta babesa merezi dituelako. Gustatuko litzaiguke ikuskizun honek eta berau osatzen duten artistek aukera honekin hazten jarraitzea.”
Sorkuntza onenari aipamena
/Séance/ Sequences between the invisible
Jan Jedenak (Alemania)
Piezari buruz, epaimahaiak nabarmendu zuen:
“Publikoaren esperientzian benetan pentsatu duen artista baten ikuskizuna da hau. Sortu duen kontzeptua oso indartsua, harrigarria eta zenbait momentutan, bitxia eta hunkigarria da. Proposamen honen lan fin eta zorrotza da Sorkuntza Onena aipamenerako hautatu izanaren arrazoia, atzean dagoen artistaren irudimena aitortu nahian.“
Interpretazio onenari aipamena
Punto y seguido
Labotilar (Frantzia)