Punto y seguido

Hizkuntza propioarekin hitz egin beharrak bide berrietatik bultzatu gaitu, biontzako nortasun pertsonal eta osagarri baten bila. Bizi berri dugun egoerak esentziala den horri buruz daukagun ideia birdefinitzeko beharra piztu du gugan. Abiapuntu hori hartu nahi genuen etorkizuna irudikatzeko. Gaur egun zalantzazkoa iruditzen zaigu etorkizuna, eta horregatik, gure arteko oreka bilatzeko gogoa piztu zaigu, osotasun baten parte izatearen kontzientziarekin. Baina hemen sortzen da zalantza: nola baliatu gure borondatea denboraren bilakaera naturala oztopatu gabe?

Konpainia: Labotilar
Iraupena: 25’
Hizkuntza: Gaztelera Ingelesez eta Euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Dantza
Jatorria: Frantzia
Cast: Angel Martinez Hernandez (Performer & Coreographer); Vito Giotta (Performer & Choreographer); Helena Payan (Technician).

13 urte dira Labotilar konpainiak bere ibilbideari ekin zionetik, sorkuntzarekiko eta koreografiarekiko interes komunak oinarri hartuta. Labotilar-en lana bere ibilbidean zehar aurkitu dituen kultura ugariak partekatzera eta aurkitzeko daudenak ezagutzera zuzentzen da. Mundu ezberdinetako artistekin lankidetzan aritzeko gogo horrek sormen bide berriak esploratzeko aukera eman dio Labotilar-i, etiketak kendu eta, hori egitean, egungo beharrari lotutako askatasunari ateak irekitzeko aukera. Hori guztia publikoari Dantzaren bidez transmititzea da helburu nagusia. Ametsa eta magia dira gure lanen oinarriak!

Menu