Euskera
Eszena Berritzaileen Nazioarteko Jaialdia
  • Festival 2025
  • Egitaraua 2025
  • ACTibitateak 2025
  • Sarrerak eta Guneak
  • Mezua ACT 2025
  • ACT Ikusgarria
  • Oldies
  • Kontaktatu

Zirku politikoa, vermuta, kalitate handiko bi lan Guggenheimen eta sari-banaketa ekitaldia ACT 2019 ixteko

Posted on 16 de February de 2022
No Comments
BIDEOA | EGITARAUA | MASTERKLASSAK

ACT Nazioarteko Jaialdiaren azken egunera iritsi da, hiru saio izango dituen eta bi berritasun saio eguna. Berritasun aldera, Zirkodomoan, Barakaldoko zirku eskola berrian 12: 00etan, hiru lan izango ditugu eta bukatzean marianitoz bustitako txangoa auzoko BAI, Bizkaiko Antzerki Ikastegira, ACTeko  antolatzaile baita.  Arratsaldez, bestalde,  19.00etan Guggenheim Bilbao Museoan beste goi mailako bi lan,  SHIFT KEY programaren baitan, ACT jaialdiak Europako beste hainbat jaialdirekin burutzen duena.

Eguerdiko 12: 00etan, Zirkodomoan, Bagatzako zirkogune berrian, ACT Jaialdiaren lehiaketako azken saioa izango dugu. Saio hirukoitza izango da. Broken Box Collective taldearen ‘Outside the Club’ lana alde batetik, Erresuma Batuko paisaia politikoan sortutako gaien eta sentimenduen adierazpen bisuala, hiru artistek malabarez, eskulturaz eta mugimendu koreografiko zehatzez sortutakoa. ‘Sonny’ bestetik, City of Women esloveniar konpainiaren emanaldia, Balkanetako  emakumezkoen irudia ikertzen duena.  Bukatzeko, ‘A solo for a nervous system’, -erritmoaren inguruko ikerketa, neurologian oinarritutakoa, proposatzen digu Klaas Devos & Barely imaginable Beings, belgikarrak.

Arratsaldeko Guggenheimgo saioan aldiz, 19.00etan,  SHIFT KEY programak hautatutako bi lan goren. Proiektua, Creative Europek lagundua da eta bertan ACTekin batera Amsterdamgo ITS Festival, Erromako SHORTTHEATRE, Sarajevoko Future Mess, eta Birminghamgo BE Festival daude besteak beste. Proiektu honen xedea talde berri zein eratueagoei laguntza ematea da, beren ibilbidean aurrera egiteko asmoz. Guggenheim Bilbao Museoan jarduteko hautatutako taldeak Bosse Provoost & Kobe Chielens / de polen belgikarrak eta Frantziako Romain Beltrão Teule / Supercabras dira. Lehenengoak ‘Moore Bacon!’ , artista plastiko ospetsuen lanaren inguruko proposamena taularatuko du, ikuslearen begia etengabe dantzan jartzen duen lana. Bigarrena ‘Légende’ da, konferentzia modura, hegaztien hizkuntza aztertuko diguna.

Jaialdiaren itxiera Kafe Antzokian izango da gaueko 22: 00etan eta hau ere saio hirukoitza izango da. Hasteko, Yang Han Bi, ACT 2018ko irabazleak, azken urtean landutako “ Dance” beria aurkeztuko digu. Beste biak,  BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko pieza laburrak dira,  ikasketa bukaerako lanak., Dekoratu berarekin baina oso erritmoa eta hizkuntza desberdinak dituztenak, indarkeriari buruz hitz egiten dute biek ala biek. Fer Montoya-k idatzi eta zuzendutako ‘Isla de sirenas’ , bikotetan gerta ohi diren tratu txarren ingurukoa eta Fernando Arrabalen  ‘Picnic’, absurdoaren antzerkia, umore dosi on batez gerrari buruz hitz egiten du. Sariak banatzeko gaua ere izango da.

A solo for a nervous system

sonny outside the club

moore bacon!, bosse provoost & kobe chielens
moore bacon!, bosse provoost & kobe chielens

Légende isla de sirenas dance

Previous Post
Emanaldiak, dantza eta masterclass bat Ricardo Iniestarekin ACT jaialdiaren hirugarren egunean
Next Post
ACT JAIALDIAri buruzko artikulua BERRIAn

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Fill out this field
Fill out this field
Please enter a valid email address.
You need to agree with the terms to proceed

Recent Posts

  • ACT-ek 600 proposamen artistiko baino gehiago jasotzen ditu bost kontinenteetatik 12 de March de 2026
  • Flor Buzzok Seulen aurkeztu du “Everything under control”, DURI ACT 2024 Saria 24 de November de 2025
  • OPEN Call ACT Festival 2026 20 de October de 2025
  • Seulen estreinatu zen “Material”, DURI ACT 2025 Saria 19 de October de 2025
  • ELKARRIZKETA FER MONTOYARI ARTEZBLAIN 23 de May de 2025

Categories

  • Albisteak (10)
  • Festival (1)
  • Portada (1)
  • Uncategorized @eu (2)