Hemen dira..
ACT 2026 ko aureneko bisitariak.
ACT RESIDENCY SARIA irabazi zuten 2025ean, eta beraz lehenago etorri dira Frantziatik beren lan berria 2 astez garatzera.
Lanaren ondorioa ikusteko aukera izango dugu jaialdiaren azken saioan.
Twist again
| France
Sorkuntza prozesuan dagoen dantza garaikideko duo bat da, erresidentzia irteera baten baitan aurrerabidean dagoen lan gisa aurkeztua.
Piezak twist-aren energia kutsakorra eta Twister jokoaren dimentsio ludiko eta aurreikusi ezina lotzen ditu.
Cie MF | Maxime & Francesco
Cie MF | Maxime & Francesco Lyonen oinarritutako dantza garaikideko eta antzerki fisikoko konpainia da. Bere sortzaileak M | Maxime Freixas eta F | Francesco Colaleo dira, performer, koreografo eta dantza irakasleak.
Bere lana gorputzaren, erritmoaren eta espazioaren miaketa umoretsuan oinarritzen da. Publikoarekiko harremana defendatzen eta zalantzan jartzen dute, proposamen artistikoa pertsona guztientzat eskuragarri izan dadin.


