La primera cárcel

Gazte batek (Bateleur) dei bat jaso du gauaren erdian: andre batek esan dio bere ama hilda dagoela. Bateleurrek urteak daramatza amarekin hitz egin gabe; zalantzak hartzen du: ez daki joan behar ote duen, gorputzarekin zer egin behar duen, oraindik ametsetan ote dagoen. Maskarak, manikiak eta soinu-espazio atmosferikoa erabiliz, historia haluzinatzaile hau, ama-seme eta gazte-zahar harremanei eta gure gizartean gero eta presentzia handiagoa duen mendekotasun teknologikoari buruzko antzezlana da.

Konpainia: Álvaro Octavio Moliner
Iraupena: 20’
Hizkuntza: Gaztelera Ingelesezko eta Euskarazko azpitituluekin
Kategoria: Antzerkia
Jatorria: Valentzia
Cast: Álvaro Octavio Moliner (Direction, Lighting Design, Performer); Vir Roig (Sound Design & Performer); Luis Peset (Performer).

Álvaro Octavio Moliner konpainiako kideen arteko harremana Valentziako Arte Dramatikoko Eskolan sortu zen 2012an, Eszena Zuzendaritzako ikasketen inguruan. Urteak igaro ahala, lankidetza ugari izan dira Isquion Kolektiboaren bitartez, hainbat pieza eszeniko taularatuz, eta baita ikus-entzunezko piezak argitaratuz ere.

Menu